miércoles, 18 de noviembre de 2009

4. ATAZA: ZURE INTERESEKO 4 BLOG EDO WEB ORRIETAN HARPIDETZA EGIN GOOGLE READER ERABILIZ

Zuen intereseko blog batzuetan edo berrien webguneetan harpidetza egingo duzue. Lehenengo eta behin nire blog honetan eta bigarrena Hezkuntza web orrian, horrela nobedaderik dagoenean horren berri izango duzue zuzenean.
Horretaz gain, bi gomendio edota eskakizuna (etxeko lanak!!):
  • zuen kideen blogeetan ere harpidetzea egitea. Horrela zuen arteko komunikazioa indartuko dugu eta elkartruke horretatik ideiak atera ahal dituzue zuen blogetarako.
  • zuen arloko blog batzuetan ere harpidetza egitea. Aurreko saioan esan nizuen bezala, arlo desberdinetako blogak biltzen hasi nintzen dokumentu batean eta zuekin konpartitu nuen denon artean osatzeko (Google Docs erabiliz). Gogoratzen zarete? Ba, dokumentu honetan agertzen direnen artean 4 aukeratu eta ataza bete.
Baina zelan egiten da? Blog hauetan harpidetzeko Google Reader aplikazioa (Google plataformako beste zerbitzu bat) erabiliko dugu. Hona hemen lan praktikoa egiteko lagungarria izan ahal den tutoriala:


Gure intereseko blogen jarraipena: jario (feeds) irakurleak

Blog bat sortu duzue. Apurka apurka mundu honetan sartzen joango zarete. Sartzen garen heinean, besteek zer egiten duten ere jakin nahi izango duzue, bai zuen lankideek bai blogosferan mugitzen diren beste irakasleek, haiengandik ikasteko, haiekin esperientziak eta iritziak konpartitzeko, eta abar.
Beste aldetik, buruz belarri sartzen bazarete eta zuen ikasleei blog bat egiteko proposatzen badiezue, zuen ikasleek zer idazten duten, zer argitaratzen duten jakitea ezinbestekoa izango da zuentzat.
Hau dele eta, zer egin beharko dugu? Egunero edo astero banan bana blog bakoitzean sartu? Ba, ez. Horretarako dago eskumaldeko ikono hori, FEED edo RSSak adierazten dituena. Webgune batean ikono hau ikusten badugu horrek esan nahi du webgune hori maiz gaurkotzen dela eta blog edo webgune horretan harpidetza modukoa egin ahal dugula. Horrela, blog horretan artikulu berri bat argitaratzen denean horren berri jasoko dugu zuzenenan.
Baina non eta zelan lortuko dugu hori?
Hona hemen honi buruzko oso bideo adierazgarria

miércoles, 11 de noviembre de 2009

3. ATAZA: BLOGEAN POST BAT IDATZI

Espazio bat zabaldu dugu interneten: bloga. Orain elikatu beharko dugu. Hau izango da gure 3. ataza: blogean lehenengo posta sortzea. Post honetan ere irudi eta estekaren bat txertatuko ditugu.
Hona hemen, etxean bakarrik zaudetenean, post bat idazten laguntzeko jarraibideak.


2. ATAZA: BLOG BAT SORTU. Lehenengo urratsak

Web 2.0 mundu honetan gure lehenengo urratsak emateko blog bat sortuko dugu.
Hemen daukazue Blogger sistemako blog bat sortzeko Tutoriala.

Alejandro Valeroren lagungarria den beste tutorial bat ere uzten dizuet.

BLOGAK: ZER? NOLA? ZERTARAKO?

Aurreko saioan ikusitako bideoan argi esaten zen web 2.0 mundo honen barruan blogak eta wikiak direla gaur egunean irakaskuntzan erabiltzeko tresna egokienak. Guk, mundu honetan lehenengo urratsak emateko blog bat sortuko dugu. Baina bloga sortu baino lehenago argi euki behar dugu zer, nola eta zertarako nahi dugu blog bat egin.
Hau guztia argitzen saiatuko gara aurkezpen honen bidez:

GMailen eskutik Googleko hainbat zerbitzu

Badugu GMail kontua. Esan genuen bezala, hortik hainbat zerbitzutara joan ahal gara zuzenenan.
Irudi honetan batzuk agertzen dira.


Irudian agertzen den moduan "more" (gehiago) daude. Sartu orri honetan Googlek eskeintzin dituen zerbitzu guztiak ikusteko. Zeintzuk ezagutzen dituzu?

miércoles, 4 de noviembre de 2009

1. ATAZA: GMAIL KONTU BAT SORTU

Gaurko saioan bete behar duzuen 1 ataza hauxe izango da:
  1. GMail posta elektroniko zerbitzuan kontu bat sortu. Agian, batzuk baduzue, beste batzuk gaur egingo duzue.
  2. GMail kontua zelan kudeatzen ikasi: kontaktoak, etiketak, filtroak, ezarpenak...
Seguru zuek beste posta elektronikoa daukazuela (irakasle.net, yahoo, hotmail...). Zergatik beste kontu bat? Alde batetik GMail sistema oso malgua eta erabilgarria delako, eta beste aldetik posta elektronikoa baino askoz gehiago delako, hau da, Googlek eskeintzen dituen hainbat zerbitzuetarako ataria delako.
Gainetik izan arren, zerbitzu edo aplikazio horiek ikusiko ditugu gaur. Kurtsoan zehar, batzuetan ere (Google Docs, Google Reader, Google-eko markadoreak...) sakondu egingo dugu.

Hona hemen, prozesu hau gidatzeko tutorial bat:


WEB 2.0...??





Web 2.0 konteptua gero eta zabalduago dago. Jakin barik ere guztiok gaude web 2.0 horretan murgilduta. Baina... zertan datza? Azaldu ahal dugu zer den? Zein lotura dauka irakaskuntzarekin? Zergatik interesatu ahal zaigu?

"Irudi bat mila hitzak baino gehiago balio duela" esaten denez, hona hemen Educastur (Asturias Komunitateko Hezkuntza Web gunea) kideok egindako bideo labur bat. Hemen ikastaroan zehar aipatu eta erabiliko ditugun hainbat tresnak agertzen dira. Oso egokia da lehenengo kontaktoa izateko eta, horrez gain, bideo bera ere web 2.0aren erabilpen eredu on bat dugu.

GIROA BEROTZEN

Apur bat girotzeko Antonio Gonzalezek sortu  zuen bideo hau ikustera gonbidapen zaituztet. Oso polita, baiezkorra eta motibagarria da;  aproposa hasteko.

Curso Web 2.0 2009-2010 on PhotoPeach



 
Hau ikusi ondoren gai honekiko zuen aurrezagupenak eta esperientziak azalarazteko bete itzazue inkesta hau

domingo, 1 de noviembre de 2009

WEB 2.0 IKASTAROA BENGOETXEN



Ongi etorriak!

WEB 2.0 IKASTAROA bideratzeko erabiliko dugu blog hau, alde batetik, bloga ikastaroaren prozesua bideratzeko eta jarraitzeko oso tresna egokia dugulako, eta beste aldetik, ikastaro honetan ezagutuko eta erabiltzen ikasiko ditugun web 2.0 hainbat tresnak aplikatzeko eta txertatzeko bloga espazio aproposa delako.
Oinarrizko gaitasunak direla eta "zerbait egiten "egiten" ikasten dela esaten dugu. Blogak eta web 2.0 aplikazioak erabiltzen "erabiltzen" ikasten da. Hauxe izango da, beraz, gure ikastarorako gune bateratzailea. Berehala, zuok guztiok zuen bloga ere izango duzue: hor ikasiko ditugun prozedurak aplikatzeko aukera zuzena eukiko duzue.
Horretaz gain, espazio honetan informazioa, aurkezpenak, egin beharko dituzuen atazak eta abar eskegiko ditut zuek eskura eukitzeko.
Hemen daukazue ikastaroaren egitaraua. Prozesuan zehar, agian, egokitzen joan beharko gara.