miércoles, 16 de diciembre de 2009

9. ATAZA: ARGAZKIEN AURKEZPEN BAT EGITEA SLIDE PROGRAMAREKIN

Ikusi duzue Picasarekin egindako argazkien aurkezpentxo bat. Hobeto ere egin ahl da (presaka egin dut nik blogean txertatzeko), baina argazkien edizioarekin gertatzen den moduan, Picasak holako aurkezpenak egiteko ematen dituen aukerak nahiko eskasak dira.
Hau dela eta, zuekin beste sistema bat erabiltzea nahi dut, SLIDE, argazkien aurkezpenak, hau da SLIDESHOW-ak sortzeko.

Hemen nier saiakera sinple bat:





Hemen dauzkazue beste adibide batzuk:
Holako bat egitera animatuko zarete?
Hemen topatuko dituzue egiteko jarraibideak

8. ATAZA: ARGAZKIAK EDITATZEA PICNIK PROGRAMAREKIN

Picasan argazkiak editatzeko oinarrizko oinarrizko aukerarik baino ez dugu topatuko. Zerbait  kreatiboagoa egin hani badugu beste programa batzuetara jo beharko dugu.
Argazkien edizio sistema anitzak daude. Profesionala den Photoshop famatutik sistema errezenetara, adibidez, Picnik modukoa.
Argazkilari amorratuentzako, hurrengo post batean  beste sistema batzuen zerrenda erreseinatuko dut, baina gaur Picnik programa ezagutu, aztertu eta erabiliko dugu. Zergatik? Erabiltzeko oso programa erreza izanik aukera anitzak ematen dituelako. Jolastuko dugu apur bat?
Nire proposamena zera da: blogaren goiburuan ipini zenuten argazkia orain editatzea espaziora hobeto egokitzeko. Buruan beste ideiaren bat baduzue egiezazue nahi duzuena, ...adibidez Gabonetako postal bat edo?


7. ATAZA: PICASA WEB BILDUMAK ERABILTZEN HASTEA

Seguraski (Gmaila zabaldu baduzue, noski) nire Picasa argazkien bilduma bat konpartitzeko mezu bat jaso duzue gaur goizean. Ikusi duzue? Gustatu, bai?
Hona hemen beste bilduma bat, publikoa dena. Ikusten duzuenez, blogean argazkien aurkezpen moduan txertatzeko aukera ematen digu:




Ba, zuek gauza bera egin beharko duzue. Gaurko lehenengo ataza izango da Picasaren Web Bilbumak atalean sartzea (aurreko postean azalduta dago zelan), argazki batzuk igotzea eta kideeekin konpartitzea. Horrez gain, sistemak ematen dituen beste aukerak ere gainetik ikusiko ditugu.
Etxeko lanetarako geratuko da bilduma bat sortzea eta blogean txertatzea. lasai, hurrengo post batean laguntzarako tutorialen bat utziko dizuet.

ARGAZKIAK ERE INTERNETEN KOKATZEKO ETA KONPARTITZEKO: FLICKR ETA PICASSA



 Argazkiak konpartitzeko ere sistema desberdinak daude. Ggaur egunean gehien erabiltzen direnak Flickr eta Picasa dira.
Flickr jadanik ezagutu eta erabili duzue argazkiak bilatzeko eta blogean txertatzeko. Beste aukera bat da, erregistratuez gero (Yahoo kontu bat eskatzen du), zuen argazkiak igotzea eta konpartitzea. Barruan egonda argazkien aurkezpen sinpleak egiteko aukera ere ematen du.


Google ingurunean ere -zelan ez?- argazkiak internetera igotzeko eta konpartitzeko sistema bat dugu: Picasa.
Gmail kontua eukinda, Picasaren Web Albums atalerako sarbide zuzena daukagu. GMailen sartu, joan "gehiago"ra eta "oraindik gehiago"ra eta Picasan klik egin. Bai aukera daude:
  •  Nahi izanez gero Picasa instalatu ahal dugu ordenagailuan ("Descargar Picasa")argazkiak antolatzeko, minimoki editatzeko eta collage-ak edota aurkezpen  simpleak sortzeko. Instalazioa oso erreza da.
  • Edo, instalatu barik, Picasaren Web Albums atalean sartu ("Visitar Albumes Web de Picasa"). Sartzerakoan, konturatu zarete interneteko espazio horretan, zu jakin barik, blogean erabili dituzun argazki guztiak bildu direla. Behin barruan egonda, igo eta konpartitu ahal dituzu argazkiak, bildumak sortu, besteen argazkiak bilatu... eta abar.
Batean edo bestean ibiltzeko asmoa dadaukazue lagungarria gertatuko zaizue Angel Encinasen tutorial hau:


ARTXIBOAK INTERNETEN OSTATUA EMATEKO ETA BLOGEAN TXERTATZEKO BESTE SISTEMA BATZUK: SLIDE SHARE ETA SCRIBD

Ikusi dugunez, Google Docs aplikaziora igotzen ditugun dokumentuak edota hortxe bertan sortzen ditugunak interneten daude, hau da on-linen aritzen gara eta besteekin konpartitu ahal dugu modu desberdinetan (e-mailez bitartez, blogean linkatuz edo txertatuz...).

Argi dago gero eta gehiaho interneten zuzenenan aritzeko joera dagoela . Hortik doa etorkizuna. Argazkiak Flickerrera edo Picasara igotzen ditugu, bideoak YouTubera... Ba, artxiboekin gauza bera. Baina Google Docs ez da  artxiboak internetera igotzeko eta ostatu emateko sistema bakarra. Hemen beste bi ikusiko dugu:
  • Slideshare: beste artxibo mota batzuk onartu arren (pdf, word...) bereziki Power Point edo Open Office sistemarekin egindako diapositiben aurkezpenak internetera igotzeko eta konpartitzeko (blogean txertatu, linkatu...) erabiltzen da. Blog honetan holako adibide asko topa ditzakezue (aurkezpen gehienak Slidesharetik pasatuta daude). Hain zuzen ere, hementxe Slidesharen kokatuta dagoen aurkezpen bat, "Slideshare erabiltzeko Tutoriala",  hemen uzten dizuet. Baina, zergatik erabiltzea Slideshare? Google Docs aurkezpenak egiteko aplikazioa power point programa baino mugatuagoa delako. Beraz power pointa erabili nahi baduzu Slidesharera edo holako beste sistema batera igo behar duzue. Frogak egitera animatzen bazarete jarraitu argibideak:


  • Scribd: hau da beste sistema bat dokumentuak (word, pdf, ppt...) internetera igotzeko, kokatzeko, besteekin konpartitzeko eta blogean txertatzeko. Hemen daukazue Carlos Diezek egindako Tutoriala.

domingo, 13 de diciembre de 2009

6. ATAZA: GALDE-SORTA /FORMULARIO BAT SORTU GOOGLE DOCS APLIKAZIOA ERABILIZ

Aurreko saioan Google Docs-ek daukan beste aplikazio bat ere erabili genuen: formularioak edo galde-sortak egiteko aukera.
Galde-sorta egin ondoren lotzeko esteka bat egin zenuten post batean (Erantzun galde-sorta hau, adibidez).
Baina beste aukera bat zen galde-sorta bera txertatzea post-ean, hemen ikusten den bezala.
Nik hemen txertatutakoa irakurri eta erantzun:


(irakurri galdera guztiak eta erantzun ondoren "bidali" botoia sakatu)

Eta berriro egiteko? Zelan egiten zen gogorarazteko hemen uzten dizuet tutorial bat:

miércoles, 9 de diciembre de 2009

5. ATAZA: Google Docs-en aurkezpen bat egitea (2)

Aurreko saioan hasi zineten aurkezpena egiten baino ezin genuen amaitu; etxeko lanetara utzi genuen, ezta?Badakit etxean, zuek bakarrik, lana askoz zailago ikusten da. Laguntzeko hemen tutorial batzuk uzten dizkizuet :
Aurkezpena amaitzen duzuenenan hurrengo pausua da blogean txertatzea, aurreko postean nik egin dudan moduan. Horretarako hauxe da prozedura:
  • aurkezpena amaitutzat ematen duzuenenan "COMPARTIR" menua zabaldu
  • hortan "PUBLICAR/INSERTAR" aukera hautatu
  • agertuko den hurrengo lehiatilan esan baietz, argitaratu nahi duzuela eta azpian agertzen den HTML kodea kopiatu
  • blogera bueltatu eta prest daukazun post-ean itsatsi zuzenenan, editorearen lehiatilean.
  • post-a argitaratu eta bloga ikustera joan. Aurkezpena agertu beharko da postean txertatuta. 
Azkenengo pausu hau emteko zailtzasunak izanez gero utzi zuen galderak komentarioetan.

martes, 8 de diciembre de 2009

5. ATAZA (1): BESTE POST BAT SORTU GOOGLE DOCS APLIKAZIOA ERABILIZ

Bakoitzak bere arloan landuko duen gai bati buruz sortu beharko du ikasleei zuzendutako post berri bat. Post horretan, gaia aurkeztu egingo duzue eta aurreko ezagupenak jasotzeko galdesorta bat txertatu.

Hori guztia egiteko Google Docs aplikazioa erabiliko duzue.

  1. Aurkezpena sortu:
Adibide moduan, gaurko ataza aurkezteko gauza bera egingo dut nik. Hona hemen nire aurkezpena Google Docs-en eginda:



Horrez gain, gaia lantzeko dokumenturen bat ekarri baduzue eginda (doc, ppt...) Google Docs-era igoko duzue gero blogean txertatzeko edota beste batzuekin konpartitzeko.

GOOGLE DOCS APLIKAZIOA: GOOGLE-EKO BESTE ZERBITZU BAT

Zer da Google Docs?  Ezagutzen duzue aplikazio hau?
Google Docs Google plataformako beste zerbitzu bat dugu. Zertarako balio du? 
On-linen lan egiteko eta lana konpartitzeko. Programak interneten daude eta hortxe bertan lantzen dugu. Beraz, edozein lekutatik sartu ahal dugu dokumentuan eta pertsona desberdinek (baimena izanez gero) editatu ahal dute batera. Interesgarria,ezta?
Ade batetik zure dokumentuak (DOC, XLS, ODT, ODS, RTF, CSV, PPT, eta abar.) igo ahal duzue. Beste aldetik, hortxe bertan ere dokumentuak sortu ahal duzu (Doc, Aurkezpenak, Kalkulo Orriak eta Galdetegiak). Gero argitaratu ahal duzu blogean txertatzeko edota linkatzeko.
Beste aldetik, igo dugun edota sortu dugun dokumentu hori konpartitu ahal dugu beste batzuekin. Haiek ere editatu ahal izango dute. Elkarlana bultzatzeko oso trena baliogarria da
Adibidez, aurreko postean Google Docs-en egindako dokumentu bat konpartitu dugu eta elkarrekin editatu dugu.
Bideo honetan oso era adierazgarrian azaltzen da:

miércoles, 18 de noviembre de 2009

4. ATAZA: ZURE INTERESEKO 4 BLOG EDO WEB ORRIETAN HARPIDETZA EGIN GOOGLE READER ERABILIZ

Zuen intereseko blog batzuetan edo berrien webguneetan harpidetza egingo duzue. Lehenengo eta behin nire blog honetan eta bigarrena Hezkuntza web orrian, horrela nobedaderik dagoenean horren berri izango duzue zuzenean.
Horretaz gain, bi gomendio edota eskakizuna (etxeko lanak!!):
  • zuen kideen blogeetan ere harpidetzea egitea. Horrela zuen arteko komunikazioa indartuko dugu eta elkartruke horretatik ideiak atera ahal dituzue zuen blogetarako.
  • zuen arloko blog batzuetan ere harpidetza egitea. Aurreko saioan esan nizuen bezala, arlo desberdinetako blogak biltzen hasi nintzen dokumentu batean eta zuekin konpartitu nuen denon artean osatzeko (Google Docs erabiliz). Gogoratzen zarete? Ba, dokumentu honetan agertzen direnen artean 4 aukeratu eta ataza bete.
Baina zelan egiten da? Blog hauetan harpidetzeko Google Reader aplikazioa (Google plataformako beste zerbitzu bat) erabiliko dugu. Hona hemen lan praktikoa egiteko lagungarria izan ahal den tutoriala:


Gure intereseko blogen jarraipena: jario (feeds) irakurleak

Blog bat sortu duzue. Apurka apurka mundu honetan sartzen joango zarete. Sartzen garen heinean, besteek zer egiten duten ere jakin nahi izango duzue, bai zuen lankideek bai blogosferan mugitzen diren beste irakasleek, haiengandik ikasteko, haiekin esperientziak eta iritziak konpartitzeko, eta abar.
Beste aldetik, buruz belarri sartzen bazarete eta zuen ikasleei blog bat egiteko proposatzen badiezue, zuen ikasleek zer idazten duten, zer argitaratzen duten jakitea ezinbestekoa izango da zuentzat.
Hau dele eta, zer egin beharko dugu? Egunero edo astero banan bana blog bakoitzean sartu? Ba, ez. Horretarako dago eskumaldeko ikono hori, FEED edo RSSak adierazten dituena. Webgune batean ikono hau ikusten badugu horrek esan nahi du webgune hori maiz gaurkotzen dela eta blog edo webgune horretan harpidetza modukoa egin ahal dugula. Horrela, blog horretan artikulu berri bat argitaratzen denean horren berri jasoko dugu zuzenenan.
Baina non eta zelan lortuko dugu hori?
Hona hemen honi buruzko oso bideo adierazgarria

miércoles, 11 de noviembre de 2009

3. ATAZA: BLOGEAN POST BAT IDATZI

Espazio bat zabaldu dugu interneten: bloga. Orain elikatu beharko dugu. Hau izango da gure 3. ataza: blogean lehenengo posta sortzea. Post honetan ere irudi eta estekaren bat txertatuko ditugu.
Hona hemen, etxean bakarrik zaudetenean, post bat idazten laguntzeko jarraibideak.


2. ATAZA: BLOG BAT SORTU. Lehenengo urratsak

Web 2.0 mundu honetan gure lehenengo urratsak emateko blog bat sortuko dugu.
Hemen daukazue Blogger sistemako blog bat sortzeko Tutoriala.

Alejandro Valeroren lagungarria den beste tutorial bat ere uzten dizuet.

BLOGAK: ZER? NOLA? ZERTARAKO?

Aurreko saioan ikusitako bideoan argi esaten zen web 2.0 mundo honen barruan blogak eta wikiak direla gaur egunean irakaskuntzan erabiltzeko tresna egokienak. Guk, mundu honetan lehenengo urratsak emateko blog bat sortuko dugu. Baina bloga sortu baino lehenago argi euki behar dugu zer, nola eta zertarako nahi dugu blog bat egin.
Hau guztia argitzen saiatuko gara aurkezpen honen bidez:

GMailen eskutik Googleko hainbat zerbitzu

Badugu GMail kontua. Esan genuen bezala, hortik hainbat zerbitzutara joan ahal gara zuzenenan.
Irudi honetan batzuk agertzen dira.


Irudian agertzen den moduan "more" (gehiago) daude. Sartu orri honetan Googlek eskeintzin dituen zerbitzu guztiak ikusteko. Zeintzuk ezagutzen dituzu?

miércoles, 4 de noviembre de 2009

1. ATAZA: GMAIL KONTU BAT SORTU

Gaurko saioan bete behar duzuen 1 ataza hauxe izango da:
  1. GMail posta elektroniko zerbitzuan kontu bat sortu. Agian, batzuk baduzue, beste batzuk gaur egingo duzue.
  2. GMail kontua zelan kudeatzen ikasi: kontaktoak, etiketak, filtroak, ezarpenak...
Seguru zuek beste posta elektronikoa daukazuela (irakasle.net, yahoo, hotmail...). Zergatik beste kontu bat? Alde batetik GMail sistema oso malgua eta erabilgarria delako, eta beste aldetik posta elektronikoa baino askoz gehiago delako, hau da, Googlek eskeintzen dituen hainbat zerbitzuetarako ataria delako.
Gainetik izan arren, zerbitzu edo aplikazio horiek ikusiko ditugu gaur. Kurtsoan zehar, batzuetan ere (Google Docs, Google Reader, Google-eko markadoreak...) sakondu egingo dugu.

Hona hemen, prozesu hau gidatzeko tutorial bat:


WEB 2.0...??





Web 2.0 konteptua gero eta zabalduago dago. Jakin barik ere guztiok gaude web 2.0 horretan murgilduta. Baina... zertan datza? Azaldu ahal dugu zer den? Zein lotura dauka irakaskuntzarekin? Zergatik interesatu ahal zaigu?

"Irudi bat mila hitzak baino gehiago balio duela" esaten denez, hona hemen Educastur (Asturias Komunitateko Hezkuntza Web gunea) kideok egindako bideo labur bat. Hemen ikastaroan zehar aipatu eta erabiliko ditugun hainbat tresnak agertzen dira. Oso egokia da lehenengo kontaktoa izateko eta, horrez gain, bideo bera ere web 2.0aren erabilpen eredu on bat dugu.

GIROA BEROTZEN

Apur bat girotzeko Antonio Gonzalezek sortu  zuen bideo hau ikustera gonbidapen zaituztet. Oso polita, baiezkorra eta motibagarria da;  aproposa hasteko.

Curso Web 2.0 2009-2010 on PhotoPeach



 
Hau ikusi ondoren gai honekiko zuen aurrezagupenak eta esperientziak azalarazteko bete itzazue inkesta hau

domingo, 1 de noviembre de 2009

WEB 2.0 IKASTAROA BENGOETXEN



Ongi etorriak!

WEB 2.0 IKASTAROA bideratzeko erabiliko dugu blog hau, alde batetik, bloga ikastaroaren prozesua bideratzeko eta jarraitzeko oso tresna egokia dugulako, eta beste aldetik, ikastaro honetan ezagutuko eta erabiltzen ikasiko ditugun web 2.0 hainbat tresnak aplikatzeko eta txertatzeko bloga espazio aproposa delako.
Oinarrizko gaitasunak direla eta "zerbait egiten "egiten" ikasten dela esaten dugu. Blogak eta web 2.0 aplikazioak erabiltzen "erabiltzen" ikasten da. Hauxe izango da, beraz, gure ikastarorako gune bateratzailea. Berehala, zuok guztiok zuen bloga ere izango duzue: hor ikasiko ditugun prozedurak aplikatzeko aukera zuzena eukiko duzue.
Horretaz gain, espazio honetan informazioa, aurkezpenak, egin beharko dituzuen atazak eta abar eskegiko ditut zuek eskura eukitzeko.
Hemen daukazue ikastaroaren egitaraua. Prozesuan zehar, agian, egokitzen joan beharko gara.