miércoles, 20 de enero de 2010

IKASTAROA AGURTZEKO MUSIKA APUR BAT

Web 2.0 famatu horren inguruan arratsalde batzuk pasatu diugu elkarrekin . Ni oso pozik egon naiz eta oso ondo sentitu naikt zuekin lanean. Horrez gain, mundu digital honetan lehenengo urratsak ematen laguntzea izan da nire helburua. Ez dakit lortu dudan. Batzuk ,behintzat, geroago beste saio pare bat (audio eta bideoa zelan sortu, editatu eta blogean txertatu) egiteko animatuta zaudete; ez da gutxi. Noiz eta esango didazue.

Momentuz, ikastaroari amaiera emateko kanta bat uzten dizuet oparitxo moduan.




KEN ZAZPI - ilargia



Found at skreemr.com




Ikusten duzuenez, aurreko saioan bideoarkin egin genuen bezala, kode baten bitartez konpartitzeko aukera (embed) ematekotan, interneten dagoen audio artxibo bat ere txertatu ahal dugu blogean. Horretarako, web hau gomendatzen dizuet: SkreemR . Espazio honetan baldintza hori (konpartitzeko kodea izatea) betetzen duten hainbat mp3 topa daitezke. Jarraitu behar den prozedura YouTuben egin genuen antzekoa da. Jarraitu tutorial hau. Benetan hau azkenengo etxeko lana dela... momentuz! Anima zaitezte froga egitera!

miércoles, 13 de enero de 2010

Gogokoak on line izan: Laster-marka sozialak


Badakizue zer diren laster-marka sozialak? Interneten zure gogoko web orriak biltzeko, sailkatzeko eta konpartitzeko tresnak.
Orain arte, Internetetik nabigatzen zaudetenean eta webgune interesgarriak topatzen dituzuenean, gogokoetan sartu dituzue, ezta?. Baina, zer gertatzen da beste ordenagailu batean zaudetenean? Gogokoak gordetzen dira gauden ordenagailuan eta ezin dugu erabili beste batean.  Tresna hauekin hau ez da gertatzen. Intereseko web orri bat topatzerakoan, holako tresna bat erabiliz, interneten kokatuta dagoen espazio batean sartzen dugu. Horrek esan nahi du edozein ordenagailutik berreskura dezakegu.
Beste aldetik, etiketen bitartez, web orri erreferentziak sailkatu ahal ditugu eta, are gehiago, gure espazio publiko moduan konfiguratzen badugu, besteek ere ikusi eta erabili ahal dituzte gure erreferentziak.
Sistema desberdinak daude:
  • Del.icio.us/: gehien erabiltzen dena, ingelesez dago
  • Diigo: orain asko erabiltzen da, bereziki taldeak egiteko
  • Mr. Wong: gaztelaniaz dago
  • Bildu: euskeraz dago
Nahiz eta soziala ez izan (ez du konpartitzeko aukerarik ematen), Googlek ere badauka gogokoak on line izateko sistema bat. Horretarako Googleeko barra instalatu behar duzue navigatzailean.

10. ATAZA: YOUTUBEko BIDEO BAT TXERTATU BLOGEAN

Aurreko postean YouTubeko bideo bat erabili dut urte beri ona opatzeko. Hau da blogean txertatu ahal dugun multimedia elementu bat. Hain zuzen ere, hauxe izango da gure hurrengo betebeharra: YouTubeko bideo bat txertatzea:
  • YouTuben gure arloan landu behar dugun gai bati buruzko bideo bat topatu
  • Blogean beste post bat zabaldu, gaia aurkeztu eta bideoa txertatu
  • Bideo ikusi eta gero Ikasleei zerbait eskatu: komentarioren bat, galdera batzuk erantzun...
Dakizuenez, biharko saioan apur bat beranduago helduko naiz. Denbora ez galtzeko, hemen daukazuen tutoriala jarraituz lana garatzen has zaitezke.

martes, 12 de enero de 2010

IRUDIAK EDITATZEKO BESTE PROGRAMA BI

VSO Image Reziser


Ordenagailuan instalatu behar den programa bat da. Internetetik dohainik deskarga daiteke. Interesgarria da, bereziki, irudien tamaina birdimentsionatzeko aukera ematen duelako. Gainera ez da banan banan egin behar; karpeta batean dauden irudi guztiak birdimentsionatzen ditu klik bategaz.
Hortik aparte beste aukera batzuk ere eskeintzen ditu: "marca de agua" delakoa ipintzea, marko bat ipintzea, koloreak aldatzea... Hemen topa dezakezue programaren funtzionamenduari buruzko azalpena.






Horrez gain Photoshop.com dugu. Argazkiak eta bideoak on line editatzeko, antolatzeko eta konpartitzeko beste programa bat. Erregistratu behar da lan egiteko.

URTE BERRI ON!!!

Aurtengo lehenengo mezua blog honetan hauxe izatea nahi dut: