Argi dago gero eta gehiaho interneten zuzenenan aritzeko joera dagoela . Hortik doa etorkizuna. Argazkiak Flickerrera edo Picasara igotzen ditugu, bideoak YouTubera... Ba, artxiboekin gauza bera. Baina Google Docs ez da artxiboak internetera igotzeko eta ostatu emateko sistema bakarra. Hemen beste bi ikusiko dugu:
- Slideshare: beste artxibo mota batzuk onartu arren (pdf, word...) bereziki Power Point edo Open Office sistemarekin egindako diapositiben aurkezpenak internetera igotzeko eta konpartitzeko (blogean txertatu, linkatu...) erabiltzen da. Blog honetan holako adibide asko topa ditzakezue (aurkezpen gehienak Slidesharetik pasatuta daude). Hain zuzen ere, hementxe Slidesharen kokatuta dagoen aurkezpen bat, "Slideshare erabiltzeko Tutoriala", hemen uzten dizuet. Baina, zergatik erabiltzea Slideshare? Google Docs aurkezpenak egiteko aplikazioa power point programa baino mugatuagoa delako. Beraz power pointa erabili nahi baduzu Slidesharera edo holako beste sistema batera igo behar duzue. Frogak egitera animatzen bazarete jarraitu argibideak:
- Scribd: hau da beste sistema bat dokumentuak (word, pdf, ppt...) internetera igotzeko, kokatzeko, besteekin konpartitzeko eta blogean txertatzeko. Hemen daukazue Carlos Diezek egindako Tutoriala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario