irudiaren kredituaHurrengo bi saioetan arbela digitala erabiltzen ikasiko dugu. Arbela digitala gelan izateak aukera handia ematen digu. Alde batetik, internetera lehio paregabea zabaltzen du baliabide digitalak, web 2.0 aplikazioak eta abar errez erabiltzeko. Eta beste aldetik, arbelak daukan berariazko programak ere arbelan proiektatzen dugunarekin jarduteko aukera ematen digu: azpimarratu, seinalatu, irudiak kapturatu eta manipulatu, saioak grabatu...Bi egun hauetan, tresna ezagututuko dugu (menua aztertu eta erabili) eta gelan erabiltzeko ejemplifikazioak ikusiko ditugu. Protagonistak zuek izango zarete: jadanik erabiltzen baduzue besteei azaldu eta norberak bere klasean erabiltzeko proposamenak pentsatu eta saiatu.Hainbat errekurtso daude arbela digitalari buruz: tutorialak, baliabideak... Hemen, erreferentzia batzuk uzten dizkizuegu:
- Eskola 2.0 atarian topa daiteken tutoriala
- Berritzegune nagusiko baliabideen biltegian ADIrako (arbel digital interaktiborako) baliabideak atalen arlo desberdinetarako baliabideak biltzen dira
- Juan Carlos Guerrak Pizarras digitales interactivas sites-ean hainbat baliabide bildu ditu:
View more presentations from Miguel Ángel García
No hay comentarios:
Publicar un comentario