miércoles, 13 de enero de 2010

Gogokoak on line izan: Laster-marka sozialak


Badakizue zer diren laster-marka sozialak? Interneten zure gogoko web orriak biltzeko, sailkatzeko eta konpartitzeko tresnak.
Orain arte, Internetetik nabigatzen zaudetenean eta webgune interesgarriak topatzen dituzuenean, gogokoetan sartu dituzue, ezta?. Baina, zer gertatzen da beste ordenagailu batean zaudetenean? Gogokoak gordetzen dira gauden ordenagailuan eta ezin dugu erabili beste batean.  Tresna hauekin hau ez da gertatzen. Intereseko web orri bat topatzerakoan, holako tresna bat erabiliz, interneten kokatuta dagoen espazio batean sartzen dugu. Horrek esan nahi du edozein ordenagailutik berreskura dezakegu.
Beste aldetik, etiketen bitartez, web orri erreferentziak sailkatu ahal ditugu eta, are gehiago, gure espazio publiko moduan konfiguratzen badugu, besteek ere ikusi eta erabili ahal dituzte gure erreferentziak.
Sistema desberdinak daude:
  • Del.icio.us/: gehien erabiltzen dena, ingelesez dago
  • Diigo: orain asko erabiltzen da, bereziki taldeak egiteko
  • Mr. Wong: gaztelaniaz dago
  • Bildu: euskeraz dago
Nahiz eta soziala ez izan (ez du konpartitzeko aukerarik ematen), Googlek ere badauka gogokoak on line izateko sistema bat. Horretarako Googleeko barra instalatu behar duzue navigatzailean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario