miércoles, 18 de enero de 2012

Kontzeptuzko mapak


Aureko saioan zontzeptuzko mapak aipatu ziren.  Ikusi zenuten moduan, mapak arbela digitalean oso errez egin daitezke eta tresnak ematen duen malgutasuna, gainera,  oso aproposa da Toni Buzanek kontzeptuzko mapak egiteko ematen dituen orientabideei jarraituz mapak osatzeko. 

Ez baduzue bere teknika ezagutzen Taler honetan holako mapak zelan egin azaltzen da.
Mapa kontzeptualak lantzerakoan, arbela oso erabilgarria da bereziki ikasleekin batera "modelaje" delakoa egiteko: zelan atera idei negusiak, zelan antolatu, zelan adierazi...

Horuik aparte, programak ere daude ordenakgailuarekin kontzeptuzko mapak egiteko. Instalatu behar direnen artean,  CMap Tools da gehien erabiltzen dena.  Tutorial honetan ikus ezazue zelan erabiltzen da.

Baina, hoirrez gain, web 2.0ren aplikazio asko dago kontzeptuzko mapak egiteko. Kasu honetan, ikasle bakoitzak, edo taldeka, haien mapak osatu ahal dute. Aplikazio hauetan, normalean, irudiak, bieoak, estekak eta abar sar daitezke. mapa hauek, alde batetik, pentsamendua antolatzeko oso baliogarriak dira baina, beste aldetik, oso aproposak ere ikasleek gero beraien eskemak arbelan  aurkezteko.
Milaka aplikazio daude interneten holako mapak egiteko. hemen, erreferentzia batzuk uzten dizkizuegu:

  • Gliffy 
  • Mindomo. Ondoko pantailan adibide bat ikusten da eta hemen daukazue aplikazio berak eskeintzen duen tutorial bat.



  • Hildo berean,  guk lehenengo saioan erabilitako Spicynodes, kontzeptuzko mapak egiteko baina aldi beran aurkezpenerako tresna bat. hemen ikus daiteko tutorial bat eta aplikazio ereduak.

Edozein kasutan, erabiltzeko interesa baduzue, gu prest gaude laguntzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario